samedi 21 juillet 2012

DONAIXTIko San Mixel eskola ohiaren egoitza BIZIRIK!!!! XAURI!!


Aupa,

Goiz huntan, barnekaldeko herritar taldetxo bat jakinarazten dugu publikoki San Mixel eskola ohiaren egoitzan instalatu girela berriki!!!!!

Duela 3 urte, herritar eta hautetsi frango mobilizatu ziren egoitza hau bizirik atxikitzeko! Preseski, hau dugu proposatzen gaurkoan andeatzen den bastimendu paregabe hau herritarrek biziaraztea eta entretenitzea ! Haiek nahi dituzten aktibitate eta proiektuak eraman ditezen.Azken urteetan hutsik egon den bastimendu huntan proiektu kolektibo, herrikoi eta askatzaile baten muntzeko xedea dugu : etxebizitza kolektibo bat sortuz baita herri kulturgune bat bultzatuz, herritarrena, herritarrek elgarrekin kudeaturik ! Interesatuak edo kuriosak direnak ongi etorriak dira!

Gure desmartxa legitimoa konsideratuz San Mixel eskola ohiaren administrazio kontseiluko kide baten ganat joan gira goiz huntan gure proiektuaren aurkezteko. Aurkezpen gutun bat helarazi diegu jabeer eta hitzordu bat proposatu astelehen goizean.


 Xauri Zu ere proiektu huntan parte hartzerat!!!!! Ateak ideak dira!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! DENA ERAIKITZEKOA da...



Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire