vendredi 28 septembre 2012

Serorekin hitzordua.Azkenean!


BETHI AINTZINA elkartea eta "LES FILLES DE LA CROIX " kongregazioa AZAROAN bilduko girela.

Bethi Aintzinak kongregazionea gaur deitu dugu hitzordu baten hartzeko Donaixtiko San Mixel egoitzan duen proiektuaren aipatzeko!
--> Hitzordua bat finkatuko da  beraz Azaroan!
Biziki baikorki hartu dugu berria bainan momentu berean normala iduritzen zauku jakinez kongregazioneak auzitegiko "acte d'assignation" delakoan, azaldu zuela: "La requérante ne peut dons pas laisser perdurer cette occupation illicite même si elle n'exclut pas la possibilité de discuter ultérieurement avec l'association assignée si une demande de convention lui est faite assortie d'un projet et des garanties appropriées". Agorrilaren 21an, auzitegiak kanporatzea jakinarazi zuelarik kongregazioneak publikoki azaldu zuen ere Bethi Aintzina kanpoan izanik, elkartearekin mintzatuko zela.

Horrez gain, orroitarazi behar da elkarteak segitzen duela bere lana:
- Asteart guziz biltzen gira Izuran, gaueko 8ak terditan. Azpimarratu nahi dugu bilkura hauek nahi dutener idekiak direla.
- Proiektuaren aurkezpen txosten osatu bat idatzi dugu. Hau igorria izan da "Les Filles de la Croix" kongregazioneari eta zuek ere hor duzue, loturik. Laster telegarkatzen ahalko da interneten!
- Sustengu kanpaina bat ere plantan jartzen ari gira,
- inkesta bat helaraziko dugu biztanleer kultur eskaintzaren beharraren aztertzeko.

SEGI DEZAGUN BETHI AINTZINA!!!!!!!!












Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire